Trialeko Munduko Txapelketan lortutako hirugarren postuarengatik zoriondu eta haren kirol ibilbidea balioan jarri nahi izan dute modu horretan.
Ion Areitio bigarren sailkatu denarekin puntutan berdinduta gelditu da. Gaur goizean egin dute bike trialeko Elite Mailako Munduko Txapelketaren finala.
Munduko Trial Kopan lehiatu da asteburu honetan zehar Ion Areitio eta brontzezko domina eskuratzea lortu du gazteak.
Bigarren postu bikoitza lortu du Areitiok asteburuan: lehena, atzo Cambrilsen izandako proban, eta bigarrena, sailkapen orokorrean.
Txinako Munduko Txapelketatik itzuli berria, etxera bisita egin diogu Ion Areitiori, eta denboraldiaren balantzea egiteko eskatu.
Gaurko sailkatze proban aurrera egin du hondarribiarrak. Bihar jokatuko da finala, Euskal Herriko goizaldeko hirurak eta erdietan.
Hondarribiarrak bike trialeko Europako Txapelketa irabazi du, Thomas Pechhacker austriarraren eta Dominik Oswald alemaniarraren aurretik.
Bike-trialeko Gipuzkoako Txapelketako lehen proba egin dute Hernaniko Fagollagan. Lehen aldiz lehiatu da Ion Areitio Clean Trials taldearekin.
Eskumuinak bidali ditu hondarribiarrak Mugarrieta baserritik, eta lanean jarraitzen dutela elikagaiak saltokietara irits daitezen gogorarazi du.
Hirugarren geratu da, bigarrenaren puntu kopuru berdinarekin.
Finaleko azken oztopoan lortutako puntuei esker, aurreko bi urteotako brontzeak hobetu ditu, Elite Mailan dagoenetik urterik onena biribilduz.
Elite Mailan lehiatzen denetik txapelketarik handienean lortzen duen lehen urrea da. Banakako lehiaketa ostiralean izango du Areitiok.
Asteburuan txapelketako laugarren eta azken proba jokatu dute Berlinen, eta hondarribiarra seigarren sailkatu zen.
Ikusi Hondarribiko jaietako bigarren eguneko goizeko argazkiak:
Herriko gazte gehienek bezala, parranda egin zuen atzo Ion Areitiok. Baina goiz erretiratu behar izan zen, gaur Hiriaren Urrezko Intsignia jasoko baitu.
Ion Areitio hondarribiarra hirugarren sailkatu da bike-trialeko Munduko Kopako bigarren proban. Sailkapen nagusian ere hirugarrena da behin-behinekoz.
Finalean 6 zigor puntu pilatu zituen hondarribiarrak, probako irabazle Benito Ros nafarrak baino puntu bakar bat gehiago.