Igandean ibiliko da konpartsa Irungo kaleetan zehar dantzan, 12:00etatik aurrera. Larunbaterako, azken entsegua antolatu dute, 12:00etan, Behobian.
Inauterien ondoren, baina iritsi ziren. Kaldereroen txanda pasa den larunbatean izan zen herrian. Eta igandean, berriz, artzainena eta inudeena. Argazkian ikus daitekeenez, hitzordua atzeratzeak arrakasta eduki zuen, eta Ibargaingo kide asko atera ziren ekimenetan. Aurten, Nerea Videira eta Ekain Lopez izan dira inude eta artzain nagusiak. Istrian taldeak, gainera, kontzertua eman zuen. Kaldereroen konpartsak hamar urte bete ditu dagoeneko. Eta artzain eta inudeenak bederatzi.
Inauterien ondoren aurten, baina iritsiko dira herrira kaldereroak. 18:45ean aterako da konpartsa Aialde kaletik, eta Doneztebe plazan ekitaldia eskainiko du. Bihar, berriz, artzainen eta inudeen txanda izango da. Egitaraua, hemen dago.
Kaldereroen txanda etzi izango da; inudeak eta artzainek, berriz, igandean ibiliko dira herriko kaleetan Inauterien ondoren iritsiko dira kaldereroak aurten herrira. Etzi arratsaldean. Eta artzainen eta inudeen txanda izango da, berriz, igande goizean....