Oarso Bidasoko Hitzak jakin ahal izan duenez, Imanol Iparragirre preso antxotarra askatu berri dute. Zuerako espetxera bidean dira senide eta lagunak eta gauerdirako Antxora iritsiko direla espero da. Imanol Iparragirre Zuerako espetxean egon da preso azken zazpi urtetan. 18/98 auzian zigortu zuten, eta 2007ko urrian Batasunaren kontrako operazioan atxilotu zutenez geroztik egon da preso.
Imanol Kaskante udaltzainak, bi urrezko domina irabazi ditu, poliziek, suhiltzaileek eta segurtasun langileek jokatu berri duten Europako Barneko Arrauneko Txapelketan. Banaka zein taldeka lortu ditu dominak arraunlari ohiak.
Imanol Artola Oroitaldiaren XXII. ekitaldia ekainaren 9an eta 10ean izango da. 24 orduko futbito txapelketan parte hartu nahi dutenek Tiñelutik pasatu behar dute izena emateko. Epea jadanik zabalik dago.
Imanol Pachecok (Oiartzun, 1979) bere loradendan egiten du lan, baina duela hiru urtetik argazkilaritza du zaletasun. Super Foto Digital aldizkariak antolatutako lehiaketan bigarren saria eskuratu berri du, eta azken horrek ekarri duenaz eta bere zaletasunaz hitz egin du Hitza-rekin Errenteria-Oreretan bizi den oiartzuarrak. Zer da Book Super Foto Digital lehiaketa? Super Foto Digital aldizkari espezializatuak antolatzen du lehiaketa hori. Aldizkaria Euskal Herrian eta Espainiako Estatu osoan banatzen dute, eta lehiaketan parte hartzeko baldintza bakarra hilabetean bi argazki baino gehiago ez bidaltzea da. Otsailean hasi eta azaroan amaitzen da lehiaketa, eta ia urte osokoa izanik, argazki ikaragarri pila jasotzen dituzte. Ematen dituzten sariak, berriz, interesgarriak dira oso: lehenengo hirurek, 3.000, 1.800 eta 1.200 euroko saria jasotzen dute, hurrenez hurren. Nik bigarrena jaso dut. Horrekin batera akzesitak ere badituzte. Zerk eraman zintuen bertan parte hartzera? Bertan parte hartzen nuen lehenengo aldia izan da, eta bi argazki bidali nituen lehiaketarako. Joan den urte hasieran bidaia egin nuen Senegalera gobernuz kanpoko erakunde batekin, eta bertan egindako argazkiak asko gustatu zitzaizkidan. Lehiaketa horretan parte hartzea, bidaiari nolabaiteko jarraipena emateko modua iruditu zitzaidan. Nolakoa da saritutako argazkia? Senegalen egindako txango batean Dindefelo ur-jauziaren azpian, bertako mutil pare batekin egin genuen topo. Oso atseginak ziren, eta naturaltasun [...]
Joan den asteburuan jokatu zuten Imanol Artola Oroitaldiaren XXII. ekitaldia, Lezoko Bekoerrota kiroldegiko kantxan. Guztira, 23 taldek hartu zuten parte (32 zen gehienezko kopurua). Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hori izan zen txapelketaren alde ilun bakarra; plaza guztiak ez betetzearena, alegia. Larunbateko goizeko hamarretan ekin zioten 24 orduko futbito txapelketari, bezperan Tiñelu elkartean partiden ordutegiak finkatu ondoren. Lehenengo errondatik bigarrenera pasatzeko zozketak egin zituzten, talde gutxiegi zeudelako. Igande eguerdian jokatu zuten finalean, Toloxanju taldea gailendu zitzaion iazko txapeldun Sotxori. Hirugarren postuan bi talde gelditu ziren, ez baitute kontsolamenduko finalik jokatzen: CDT eta Sorgin. Talde bakoitzak trofeo bana eraman zuen, baita bestelako sariak ere. Txapeldunek Etxeberri jatetxean afaria lortu dute, beste finalistek Sagar Zulon izango dute otordua, eta hirugarren izan zirenek arkume bana jasoko dute. Toloxanju taldeko Unai Labakak, gainera, beste afari bat irabazi zuen, Lezoko Carmen jatetxean. Izan ere, bera izan zen txapelketako golegilerik onena, 11 gol sartuta. Oroitaldiaren antolatzaileek aurtengo kiroltasuna nabarmendu dute: “Aurten ere kiroltasun handiz jokatu dute taldeek. Pikeren bat egon da, baina partiden bukaeran eskua eman diote elkarri. Egia esan, bizpahiru urte daramatzagu parte hartzaileak nahigo txintxo dabiltzala”. Horrez gain, ikusleen jarrera txalotu nahi izan dute. Izan ere, jende asko hurbildu zen Bekoerrotara txapelketak iraun zuen orduetan, batez [...]