ENBA eta EHNE sindikatuak eta Gipuzkoako Baso Elkarteak deituta, baserritarrak eta lehen sektoreko langileak kalera irtengo dira ostiralean.
Udako estropadentzako hilabeteak falta diren arren, arraun elkarteak hasi dira hilabete horietarako prestatzen, bai uretan eta gimnasioetan zein bulegoetan.
Trintxerpekoek lehia polita burutu dute Ondarroarekin eta ohorezko txandako bi taldek baino denbora hobea egin dute; San Pedro B ez da fin ibili eta azkenaurreko tokian sartu da. KAE2n, Hondarribia hirugarren geratu da asteburuko bi estropadetan eta Hibaikak bosgarren postua lortu du Santurtzin.
Sant Cugat del Valles herriko korala Trintxerpen eskainiko du kontzertua larunbatean. 20:15etatik aurrera abestuko dute, Illunbe abesbatzarekin batera, Trintxerpeko parrokian.
Illunbe Arraun Elkarteak zilarrezko ezteiak ospatzen ari da urte osoan zehar, eta datorren astean bukatuko dituzte ospakizun horiek. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Horrela, astelehenean irekiko dute arraun elkartearen 25 urteak laburbiltzen dituen erakusketa. Trintxerpeko Alkateordetzan jarriko dute. Illunberen historia guztia azalduko dute erakusketan, baita irabazitako bandera zein garaikur guztiak ere. Argazkiak, erabilitako kirol jantziak, izan dituzten babesleak eta abar ez dira faltako alkateordetzan. Astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:30era egongo da irekita. Larunbatean ere zabalik egongo da, baina 20:00ak arte. Gaur zortzi, berriz, arrauna gai bezala hartuta mahai-ingurua egingo dute alkateordetzako pleno aretoan. Arraun munduan pisu handia duten hainbat lagunek hartuko dute parte: Mikel Olazabal EiTBko kirol sailaren zuzendariak; Manu Maritxalar Euskadi Irratiko arraun saioetan hizlari aritzen denak; Juan Mari Etxabek, aurten Urdaibaien entrenatzaile izan denak; Josemi Elduaien Hondarribia Arraun Elkarteko presidenteak; Eduardo Mugerza Zarauzko taldearen presidenteak; Iñaki Mikeo Traineru Kluben Elkarteko buruak eta KAE Ligako zein Colindreseko presidente Eugenio Sanchezek. Gaizka Lasa kazetaria ariko da eztabaida moderatzen. 19:30ean hasiko da mahai-ingurua, eta krisi ekonomiko globalak traineru txapelketetan duen eragina aztertuko dute hizlariek. Horrela, hemendik aurrera krisiak lehiaketak asko aldaraziko dituen aztertuko dute, eta kirol maila parekatuagoa izango den ala ez izango dute hizpide. Krisi ekonomikoak traineru kluben zein txapelketen biziraupenean izan [...]
Ekainaren 11tik 16ra Gudarien Enparantzara irtengo dira, ospakizuna herritarrekin partekatzeko Illunbe-Trintxerpe Arraun Elkartea bere sorreraren 25. urteurrena ospatzen ari da aurten. Lehengo ostiralean ekainerako antolatu dituzten jarduerak aurkeztu zituzten alkateordetzan. Toño Vazquez lehendakariak eta Itsaso Anduezak aurkeztu zuten ospakizunen egitaraua. Arraun klubaren 25 urteko historian lan egin duten guztientzat esker oneko hitzak izan zituzten, baita orain arteko lehendakari guztientzat, zein klubaren 25. urteurrena ospatzeko eratu duten batzordean lanean ari direnentzat. Artisautza feria eta sagardoa Ospakizunak ekainaren 11tik 16ra bitartean izango dira. Gudarien Enparantzan karpa bat jarriko dute, eta han, itsasoarekin lotutako tailerrak egingo dituzte, besteak beste, korapiloak, estropuak eta beste egiten erakusteko. Horrez gain, ontziak kalera aterako dituzte, nahi duen orok traineruak bertatik bertara ikusteko aukera izan dezan. Ekainaren 16an artisautza feria izango da, eta egun berean sagardo jaia egingo dute. Urrirako ospakizun gehiago iragarri dituzte. Besteak beste, argazki erakusketa, hitzaldia eta herri afaria.
Larunbatean, 20:15etik aurrera kontzertua eskainiko dute Illunbe eta Ibaiertz abesbatzek Donibaneko parrokian. Besteak beste, herri kantak, eta habanerak abestuko dituzte.
Trintxerpe-Illunbe Arraun Klubak 25 urte bete ditu eta zilarrezko urteurrena ospatzeko egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizean, artisau azoka ireki dute eta eguerdiko ordubatean klubeko arraunlariak aurkeztu dituzte Serafin Esnaola plazan Manu Maritxalarren laguntzarekin. Arratsaldean, seietatik aurrera, Sagardo Festan murgilduko dira trintxerpetarrak.
Trintxerpeko Arraun Klubak bere sorreraren 25. urteurrena ospatzen ari da aurten. Lehengo ostiralean, ekainerako antolatu dituzten jarduerak aurkeztu zituzten Trintxerpeko alkateordetzan. Itsaso Andueza eta Toño Vazquez lehendakariak aurkeztu zuten ospakizunen egitaraua. Horrez gain, arraun klubaren 25 urteko historian lan egin duten guztientzat esker oneko hitzak izan zituzten, baita orain arteko lehendakari guztientzat, zein klubaren 25 urteurrena ospatzeko eratu duten batzordean lanean ari direnentzat. Artisautza Feria eta Sagardo jaia Ekaineko ospakizunak ekainaren 11tik 16ra bitartean izango dira. Gudarien Enparantzan karpa bat jarriko dute, eta han, itsasoarekin lotutako tailerrak egingo dituzte, besteak beste, korapiloak, estropuak eta beste egiten erakusteko. Horrez gain, ontziak kalera atera eta ikusgai jarriko dituzte aipatu karpan, nahi duen orok traineruak bertatik bertara ikusteko aukera izan dezan. Ospakizunak ekainaren 16rako ospatu duten artisautza feriarekin bukatuko dira. Egun berean sagardo jaia egingo dute baita ere. Urrian beste astebeteko egitaraua antolatzen dihardutela aurreratu zuten. Urrian klubaren historia gainbegiratzeko argazki erakusketa egingo dute. Hitzaldia eta herri afaria ere izango direla iragarri zuten. Ospakizunak bitartean herritarrek elastikoa, txapak eta klubaren lotutako bestelako materiala erosteko aukera izango dutela esan zuten, horiek erosiz, kluba diruz laguntzeko.
Bihar, 20:15etik aurrera, kontzertua emango dute Illunbe eta Ibaiertz abesbatzek Donibaneko parrokian. Besteak beste, herri kantak eta habanerak abestuko dituzte.
Trintxerpe Arraun Elkarteak 25. urteurrena betetzen du aurten, eta dagoeneko ekin diote ospakizunen prestaketari. Iragarri dutenez, ospakizunak ekainean izango dira, 11tik 16ra. Ekainaren 16a artisautza azoka antolatuko dutela aurreratu dute, eta azoka...