Piano emanaldia eta Dantzari Txiki Eguna batuko zaie Musikaz Blairi

Musikarekin lotutako hainbat ekitaldi egingo dituzte asteburu honetan Pasaian. Horrela, Musikaz Blairen egitarauaz gain, beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Bihar arratsaldean piano kontzertua emango du Fabio Alvarez  Trintxerpeko Alkateordetzan, 19:00etatik aurrera. Etzi, berriz, Dantzari Txiki Eguna egingo dute goizean Antxon, 11:30etik aurrera. Arratsaldean, berriz, Trintxerpeko Gudarien Plazan Gipuzkoako Dantza Soltearen 58. ekitaldia egingo dute. 18:30ean hasiko da txapelketa, eta hamabost bikotek hartuko dute parte.   Donostian ere Larunbatean bertan, Trintxerpeko Illunbe musika bandak kontzertua emango du Donostiako Cristina Enea parkean, 17:00etatik aurrera. Abesti herrikoiak joko dituzte Donostiako Aste Berdearen barruan. 19:30ean, berriz, Illunbe abesbatza Kursaalean ariko da, TKE Ligaren hamargarren urteurrenaren ospakizunetan.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.