Bost urte pasa dira 'Miñan' liburua (Susa) argitaratu zenetik. Arzallusen eta Balderen bizitzetan eragina izan duen obra izan da, eta bidea Irunen hasi bazuten ere, Keniara, Italiara edota Aita Santuarengana iritsi dira. Hausnartutakoaz aritu dira.
Sarrerak 8,5 euroan eskuratu daitezke. Larunbatean, hilaren 24an, Amaia KZn izango da, 19:00etan.
Hilaren 13an (igandea) Itsas Etxea Auditoriumean antzeztuko dute Ander Lipusek, Sambou Diabyk, Eihara Irazustak eta Mikel Kayek Ibrahima Balderen bizitzan oinarritutako obra.