http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=T1mKfXOFUDI
Kastro Berri tabernak antolatuta, Ibargaingo ikasleek osatutako Nau eta Hiru Bi Band! taldeek emanaldia egin zuten ostiral arratsean, Kastro iturriaren inguruan. Jende dezente bildu zen bertan. Ikusle txikienek, bereziki, dantzan ederki pasatu zuten Ai...
Hondarribiko Musika Eskolako eta Oiartzungo Ibargain Musika Eskolako ikasleek lortu dituzte Pasa den asteburuan Andoaingo VII. Piano Jaialdia egin zuten. Hondarribiko Musika Eskolako eta Oiartzungo Ibargain Musika Eskolako ikasleek parte hartu zuten, eta 25 urrezko domina, zilarrezko sei eta brontzezko bi irabazi zituzten. Seiaslek —piano jaialdiak antolatzeko elkarteak—, Andoaingo Udalak eta Bastero Kulturguneak antolatzen dute jaialdi hori. Pianoarekin egiten den musika bultzatzeko eta jendaurrean ezagutarazteko antolatzen duten jaialdia da. Gainera, soinu-tresna hori jotzen duten ikasle eta irakasleek elkar ezagutzeko parada paregabea dela nabarmendu dute musika eskoletako kideek. 33 ikasle guztira Hondarribiko Musika Eskolari dagokionez, Esther Barandiaran, Maite Elizondo eta Miren Erostarbe irakasleen 11 ikaslek parte hartu zuten. Banaka parte hartu zuten, hiru mailatan: A, B eta C. Guztira, urrezko zortzi domina, zilarrezko bi eta brontzezko bat irabazi zituzten. Urrezko dominetako batek, gainera, batek aipamen berezia jaso zuen, eta amaierako kontzertuan parte hartzeko aukeratua izan zen. Jaialdian parte hartu zuten gainontzeko gazteen artean, Oiartzungo Ibargain Musika Eskolan pianoa jotzen ikasten ari diren 22 ikasle izan ziren. Oarso Bidasoko 33 ikaslek parte hartu zuten beraz. Oiartzungo ikasle horiek 9 eta 16 urte artean dituzte, eta adinaren arabera banatuta bakarlari moduan jotzeko aukera izan zuten larunbatean eta igandean. Ibargaingo arduradunen arabera, jaialdiaren ondoren, [...]