Ekitaldiz beteta dator Oiartzungo Flauta Taldea

Oiartzungo Flauta Taldea Eurodisney parkean

Oiartzungo Flauta Taldea Eurodisney parkean

Hilabete betea du Oiartzungo Flauta Taldeak eta ez nolanahiko ekitaldiz, gainera. Ostegunean Bilbora joango dira CD bat grabatzera; Bilbao Musika koroarekin grabatuko dute. Oiartzungo Flauta Taldearentzat “erronka” bat da grabazio hori, inoiz ez baitute koro batekin grabatu, ahots zuriko koroa kasu honetan. Hilaren 16an, Musikaste egitasmoaren barruan kontzertua emango dute Errenteria-Oreretan. “Oso garrantzitsua” da flauta taldearentzat bertan jotzea, “edonork ezin baitu kontzerturik eman”. Emanaldia 19:30ean hasiko da. Hilaren 25ean kapitalera mugituko dira, Olatu Talka Donostia 2016 programaren haritik. Bulebarrean emango dute kontzertua, 17:00etan. Eta azkenik Ibargain Musika Eskolako emanaldia izango da. Ekainaren 1ean izango da aurten, Elorsoro kiroldegian, 19:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.