Herritarrek 12 eguneko epea izango dute Udal Euskaltegiko ikastaroetan izena emateko. Maila guztietako ikastaroak eskainiko dituzte.
2020-2021 ikasturterako matrikulazio epea zabalduko du udal euskaltegiak datorren ostiralean. Maila guztiek eta aukera ezberdinek osatuko dute euskara ikasteko eskaintza.
Matrikulazio epea amaitu arren, B2 mailako ikastaroan leku libreak geratzen direla jakinarazi du udal euskaltegiak.