Oposizioaren eskariz atzoko osoko bilkuran eztabaidatutako gaietako bat izan zen Zaldunbordako 'outlet' erraldoiaren proiektua gelditzea, baina EAJ eta PSEren botoek proposamena ezerezean utzi zuten berriz ere.
Zaldunborda Gaina eremuko hamar hektareatan udal baimenik gabe «zuhaitz mozketa eta betelanak» egiteagatik jaso du zigor ekonomikoa enpresak.
200 bat lagunek parte hartu dute Irunetik Zaldunborda Gainara antolatutako irteeran. Egitasmoak eragingo dituen ingurumen kalteak aztertzea izan da xedea.