
Irailaren 9ra arte dute familiek aukera izena ematekoa. Guztira bost haurtxoko daude Irunen eta 363 haurrentzako plazak eskaintzen dituzte.

Eraikinaren kanpoko lanak egiten ari diren bitartean, barnealdea txukuntzen hasiak dira. Hainbat zerbitzu emango ditu eraikin berrituak: adinekoen lokal bat, haurtxoko bat, liburutegi bat, eta auzo elkartearentzako egoitza bat.

Egutegi musikal bat sortuko dute gerturatzen diren haur eta gurasoek. Hirugarren saio hau, hilaren 11n egingo da.

Hurrengo ikasturtea hilaren 7an hasiko da, eta sei haurtxokok irekiko dituzte ateak oraingoan. Zerbitzua 4 eta 11 urte bitartekoei begirakoa da.

Erabiltzaile kopurua nabarmen hazi da 2021etik 2022rako datuen arabera.

Sei tailerrak Erdiguneko Haurtxokoan eta Txikilaben izango dira. Etzitik tailerra hasi baino bi egun lehenago arte ahalko da eman izena.

Gaurtik egin daitezke izen emateak eta plaza guztiak bukatu arte ez dute itxiko aukera. Bost haurtxoko daude hirian.

Lesaka kaleko gune berriarekin lau izango dira hiriko txokoak. Izen emateak irailaren 3tik 9ra egingo dira eta tokiak zozketa bidez esleituko dituzte 20ean.