
Ezbehar larririk gertatu ez den arren, Baserritar etorbidean eroritako zuhaitzaren ondorioz errepidea moztu behar izan zuten udaltzainek.

Higerreko meteorologia estazioak erregistratutako datuen arabera, atzoko 20:10ean izan dira haize indartsuenak.

Haizetearengatik ezarritako alerta egoera bertan behera utzi du dagoeneko Euskalmetek; itsasaldean hala ere, abisu horia aktibatuta jarraitzen du.