Gaur entregatuko dute uztailean «alardearen konponbidearen alde» abiatu zuten sinadura bilketaren emaitza.
Orain arte (bihar arte sinatu daiteke) 1.900 hondarribiarren babesa jaso du egitasmoak. 19:00etan izango da biharko hitzordua, udaletxeko arkupetan.
Joan den uztailean abiatutako sinadura bilketaren emaitza publiko egingo dute hurrengo ostiralean. Udaletxeko arkupetan bilduko dira, "konponbideari behar duen bultzada" emateko.
Alarde baztertzaileko konpainia batek herriko banderaren erreplika bat eraman zuela salatu du taldeak. Horrez gain, Jaizkibel Konpainia agurtzea ekiditen saiatu zirela ere salatu nahi izan dute.
Emakume gazte eta feminista taldeko kideak "nekatuta" daudela adierazi dute, "isiltasun honen konplize izatearekin". Berdintasuna aldarrikatzeko "26 urteko borroka latza" izan dela diote eta Jaizkibel Konpainiak "gizarte matxistaren oldarraldia eta instituzioen utzikeria" jasan behar izan duela.
"Sentsibilitate ideologiko zein belaunaldi anitzetako" hondarribiar talde bat bildu da gaur Guadalupeko zelaietan, "Alardearen gatazkaren konponbidearen alde".
Sinatzeko azken eguna izango da biharkoa, San Pedro kalean izango dira taldeko kideak, goizez. Datorren ostiralean, berriz, bilketaren aurkezpen publikoa egingo dute.