
Akordioarekin proiektu estrategikoetarako "beharrezko egonkortasuna" lortu dute. Bide horretan, udal aurrekontuak onartuko dituzte ostiralean. Gobernu berrian, hiru zinegotzi jeltzale sartuko dira.

Koalizio moreak beharrezkotzat jo du berdintasun mahaia lehenbailehen eratzea hiriko kolektibo feministekin lankidetzan jarraitzeko.

Bi taldeek gobernu akordioa itxi dute gaur goizean. Bat egitearekin udalbatzaren gehiengo osoa lortuko dute, 25 zinegotzietatik 14 batuz.