
2025etik 2027rako Eskola Kirola programaren kudeaketa kontratazioa onartu zuten atzo Gobernu Batzarraren ohiko bilkuran. Bestetik, etxebizitza arloan bi lan onartu dituzte: Mariana etxeko etxebizitza, aparkaleku eta trastelekua gehitzeko birgaitze lanak eta Iparralde hiribideko 14 zenbakian igogailua jartzeko lanak.

Hainbat gairen inguruko zortzi erabaki hartu zituzten, baita zerrendatik kanpo ezarri zuten beste batena ere.