gizartea

Iazko txupinazoaren bideoa

Iristear dira madalenak. Asteburuan aurreko ekitaldiak egin ondoren, 19:00etan hasiko dira Errenteria-Oreretako festak. Ondorengo bideoa iazko txupinazokoa da, ikusgarria. http://youtu.be/8-Iby97-rMU

admin

Maialen Emakume Taldeak gobernu taldeari eskatu dio puntu ilunetan arreta jar dezala

Maialen Emakume Taldeak Errenteriako udal gobernu taldeari eskatu dio jaiak bitartean herriko puntu ilunetan arreta berezia jar dezala, eta horietan Udaltzaingoaren presentzia handiagoa izan dadila, "puntu ilun asko daude herrian, eta horiek emakumeak erasotzeko gune izan daitezke".

admin

Palestinako futbolari gazteek babesa eta elkartasuna jaso dute Oiartzunen

Donosti Cup txapelketaren harira, Palestinako Hai Al Bustan futbol taldea Gipuzkoan ari da hainbat partida jokatzen, tartean Oiartzunen. Palestina Israelen partetik jasaten ari den eraso militarraren harira, oiartzuarrek babesa eta elkartasuna adierazi diete Palestinako ordezkariei, horrela egin zuten atzo Ugaldetxoko futbol zelaian jokatutako partidan.

admin

Ergoiengo festetako rifaren irabazleak eskuan du saria

Ergoiengo jaietan egindako rifaren zozketan Joxe Manuel Hernandez izan zen irabazlea. Bada jada 500 euroko saria esku artean du, eman diote. Pierre Ergoiengo jai batzordeko kideak eman zion saria. Ondoko argazkia horren adierazle da.

admin

Oiartzungo Udala: "Hondakinak gaika sailkatu eta biltzeko sistema erabat egonkortua dago"

2014ko lehen bost hilabeteetan Oiartzunen sortu diren hondakinen %85 baino gehiago gaika sailkatu eta bildu dira, Oiartzungo Udalak eman dituen arabera. Hortaz, errefusa frakzioa %14,26koa izan da.

admin

Gaur hasiko dira Oiartzunen auzoetako batzarrak

Auzoetan egindako lanen berri emateko, eta gauzatu ez direnen egoera zein den azaltzeko auzo batzarren erronda egingo du udalak azte honetan, gaurtik hasita.

admin
Gehiago