
Gaurtik, hilaren 16a, martxoaren 1era bitarte, 30 taberna baino gehiagok parte hartuko dute, eta martxoaren 2an II. Irun Hiria Pintxo Txapelketa egingo dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Gizarte Politika departamentuek sinatu dute Uliazpi fundaziorako akordioa; 163.000 euroko inbertsioa burutuko dute.

EAJk eta PSE-EEk Batzar Nagusietan hartutako azken erabakia deitoratu dute Mendelu Auzo Elkarteak eta Balaztak. «Utzikeria» eta «borondate falta» leporatu dizkiete agintari politikoei.

Auzoa gurutzatzen duen N-638 errepidearen gaineko hainbat eskari helarazi dizkiete alderdiko ordezkariek Bide Azpiegituretako Departamentuko teknikariei.

Zorua birgaitzeko lanak egingo dituzte GI-2134 errepidean Katea eta Arragua artean; bihar goizeko 06:00etatik etziko 20:00ak arte iraungo du errei mozketak.

Erosotasunik galdu gabe energia nola aurreztu izango da ikastaroaren ardatza; kontsumoa murrizten ikasteko beste tailer bat izango da hilaren 21an.