
Igande honetan, hilaren 15ean, Metrokoadroka kolektiboaren Poza antzezlana taularatuko dute Lezoko Gezala auditorioan, 20:30ean. Metrokoadrokak, arte ezberdinen arteko elkarrizketa abiatu du, elementu ez eszenikoetatik abiatuz eszenarako lan bat osatzeko, oholtzarako poesiaren bidean.

Bertso trama antolatu du Mañontzi Bertso Eskolak hilaren 22rako. Sustrai Colina, Alaia Martin, Jon Maia eta Amets Arzallus bertsolariak ariko dira Gezala Auditoiumeko taula gainean, 20:00etatik aurrera Josu Goikoetxeak sortutako bertso trama harilkatzen. Sarrerak dagoneko eros daitezke 7 euroan Kultura bulegoan edo webgune honetan.