Eusko Label saria lortu du Errenteria-Oreretako Batzokiak
Iñaki Gezala Errenteria-Oreretako Batzokiko sukaldariak Eusko Label saria lortu du Gipuzkoako Pintxo Txapelketan. Sortutako pintxoa A que no hay huevos y el chipiron dijo que si izan zen. Pintxo “sorpresa” dela azaldu du Gezalak, “dibertigarria eta probatzen duenak ez dakiena zer gertatuko den”. Txipiroia tenpuran aurkeztu du egileak, eta barruan arrautzaren gorringoa du. Txipiroia irekitzean, gorringoa atera, eta “zapore interesgarriak” lortzen direla gaineratu du. Oinarrian txipiroizko ogi beltza du, eta fideo txinatarrak.
Iñaki Gezalak, Errenteriako nahiz Hondarribiko Batzokiak eramaten ditu, eta aurretik, Gipuzkoako Pintxo Txapelketako finalista izandako da. 2009an txapeldunorde geratu zen, eta aurten, Eusko Label Saria irabazi du. Gezala, Maria Charlez Cebancen Ostalaritza eskolako ikaslea eta Batzokiko sukaldariarekin batera aurkeztu da lehiaketara.