Igande honetan, hilaren 15ean, Metrokoadroka kolektiboaren Poza antzezlana taularatuko dute Lezoko Gezala auditorioan, 20:30ean. Metrokoadrokak, arte ezberdinen arteko elkarrizketa abiatu du, elementu ez eszenikoetatik abiatuz eszenarako lan bat osatzeko, oholtzarako poesiaren bidean.

‘Poza’ ikuskizuneko une bat
Igande honetan, hilaren 15ean, Metrokoadroka kolektiboaren
Poza antzezlana taularatuko dute Lezoko Gezala auditorioan, 20:30ean. Metrokoadrokak, arte ezberdinen arteko elkarrizketa abiatu du, elementu ez eszenikoetatik abiatuz eszenarako lan bat osatzeko, oholtzarako poesiaren bidean.
Poza obran, bost lagun elkartzen dira gela batean, zer edo zer ederra gertatzeko zain. Ordu beteko tartean hainbat edertasun une proposatuko dizkiote ikusleari, hainbat hari, hainbat bide.