250 lagun inguru mobilizatu ziren atzo Irunen, Kataluniako politikari independentisten kontrako epaia salatzeko.
Hamarka eta hamarka lagunek erantzun diote Irungo Gure Esku Dagoren deiari; Kataluniako herriari babesa adierazteko manifestazioa egin dute hiriko kaleetan barrena.
"Esfortzu, lan eta denbora asko ondoren azaroaren 18an ospatuko den Herri Galdeketa prest dago; orain irundarrei erantzutea tokatzen zaie", adierazi dute taldetik.
Xabier Martinez Hartu Hitza Irun elkarteko kidea elkarrizketatu du HITZAk. Azaroaren 18ko herri galdeketarako ia dena prest dute.
Dagoeneko 300 irundar inguruk hartu dute giza katean parte hartzeko konpromisoa. Orotara, 1.000 lagun behar dituzte Irunen.
Irungo herri galdeketak jada badu galdera ofiziala. Larunbateko Klik Eguna baliatu du Hartu Hitzak azaroko galdera gizarteratzeko. Honakoa da: 'Irundar gisa, nolako etorkizun politikoa nahi duzu gure herritarrentzat?'
Hartu Hitzak azken hiru hilabeteotako ibilbidea aztertu du Era berean, datorren larunbatean egingo duten Klik Egunean, azaroaren 18ko galdera aurkeztuko dute.
Urte luzea izan da elkartearentzat, gogor egin dute lan ehunka boluntariok, eta dagoeneko erabakitzeko unea iritsi da.
Gaur, 11:00etatik 13:30tara eta 18:30etik 20:30tara, Gure Esku Dagoren giza katera joateko izena eman daiteke Irunen (Arbelaitz kalea, 3).
Ekainaren 10eko Gure Esku Dagoren giza katearekin bat egin dute EAJ, Si Se Puede Irun eta EH Bilduko zinegotziek. Herritarrak joatera animatu dituzte.
18:00etan, mosaiko erraldoia osatuko dute Zabaltza plazan. Ondoren, Eneritz Furyak eta Los Secos taldeak osatu duten abestia aurkeztuko dute.
Palmera Montero Gunean antolatu du bilera Hartu Hitzak. Bertan, ahalik eta irundar gehien elkartzea espero dute, galdera ahalik eta anitzena izan dadin.