Gaztefolk jaialdiak hasi du bidea. Atzo aurkezpenen txanda izan zen, lehenik Zabaltza plazan, ondoren udaletxean.
Gazteen eta Smartfolk ataletan Olatz Alonso eta Aitziber Trancheren argazkiei eman diete saria, hurrenez hurren.
Atzo Amaia KZn talde guztiek emanaldia egin zuten. Gaztefolk-en balorazio positiboa egin dute Eraiki Dantza Taldeko antolatzaileek.
Gaztefolk, momentuz, ez dute berriz ere egingo. 20 urteko bidearen ondoren, Eraiki Dantza Taldeak antolatzen zuen jarduerak ateak itxi ditu. Finantzazio eta boluntario arazoak dituzte.
Georgia, Polonia, Ukraina eta Peruko dantza taldeek parte hartuko dute aurtengo ekitaldian.
2015eko Gaztefolk, Eraiki Dantza Taldeak antolatuta, hilaren 23tik 28ra egingo dute Irunen, Hondarribian, Beran eta Zumaian. Kanpoko lau taldek parte hartuko dute, Eraikirekin batera.
Gaztefolk Bidasoaldeko XVIII. Nazioarteko Gazte Folklore Jaialdia aurkeztu dute gaur goizean Eraiki Dantza Taldeko Oscar Lucas presidenteak, Amaia Ausan eta Koldo Ribera kideek, eta Fernando San Martin Gazteria delegatuak. Aurten, bidean izandako zailtasunen gainetik hiru talde gonbidatu ditu Eraikik, eta Irun eta Hondarribiaz gain, Zumaian, Donostian eta Beran eskainiko dituzte emanaldiak, bihartik hilaren 29ra bitartean.