Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Gaztefolk-ek 20 urte bete ditu

Georgia, Polonia, Ukraina eta Peruko dantza taldeek parte hartuko dute aurtengo ekitaldian.

Aizpea Amas
Irun
2016/07/18
Ostegun honetan hasi eta hilaren 26ra arte luzatuko da aurten, Gaztefolk, Bidasoko nazioarteko gazteen folklore jaialdia. Aurten munduko lau txokotako dantza taldeek parte hartuko dute, Eraiki etxeko taldearekin batera: Georgia (Abkazia danze ensemble), Polonia (Folk and Song Dance), Ukraina (Polisianochka) eta Peru (Soy de Peru). Guztiek urteurren bereziaren testuinguruan egingo dute dantza, Gaztefolk-ek hogei urte beteko baititu aurten. Hori dela eta, hainbat berritasunekin etorriko da, aurtengo ekitaldia. Hasteko, ekitaldia bera zabaldu nahi izan dutela azaldu du Koldo Ribera Eraiki dantza taldeko kideak. Hala, Solas Jolas udalekuak baliatu nahi izan dituzte herriko umeek Gaztefolk-era murgiltzeko, Gazte Eskola egitasmoaren bidez. Bertan, atzerritik etorritako dantza taldeek tailerrak eskainiko dituzte, ostiral goizean, Anzaran (Peru), Santiagoko frontoia (Ukraina), Alai Txoko parkea (Polonia) eta Puianan (Georgia). Inaugurazio ekitaldia bera ere berezia izango da. Koldo Ribera Eraiki dantza taldeko kideak azaldu duenez, ekitaldi potoloa izango da. Dantza talde guztiak elkartu dira, eta bakoitzak bere folkloreari dagokion pieza bat dantzatuko du. Pieza guztiak Irungo musika bandak joko ditu. Horren atzean, koordinazio lan handia eta konplexua izan dela azaldu dute Riberak berak eta Garikoitz Gonzalez Irungo Musika Bandako zuzendariak; hasteko, folkloreetako partiturak, kasu batzuetan, ez daudelako idatzita ere. Argazki onenek, saria Argazki lehiaketan aurten ere berritasunak izango dira, eta dena modu digitalean egingo dute, bai argazkien transmisioa eta baita formatuak ere. Oinarriak egitarauan nahiz webgunean aurki daitezke. Herritar guztiak animatu dituzte ekitaldi guztietan parte hartzera, eta kultur anitzetako jendea bizi den hiria izanik, bakoitzak bere jaioterriko jantzi tradizionalak janztera.

Egitaraua

Osteguna
  • 11:30: Ekitaldiak, Georgia eta Ukrainako taldeenak, Behobia eta Txanaletan eta Polonia eta Perukoak Pio XII eta Santiagon.
  • 20:00: Kalejira, Alberto Anguera plazatik abiatuta.
  • 20:30: Agintarien agurra, udaletxean.
  • 21:00: Kalejira, San Juan plazatik abiatuta.
  • 22:00: Jaialdiaren hasierako ekitaldia: Eraiki, Polonia, Georgia, Peru eta Ukraina.
Ostirala
  • 11:30: Gazte eskola,Anzaran (Peru), Santiagoko frontoia (Ukraina), Alai Txoko parkea (Polonia) eta Puianan (Georgia).
  • 20:00: Musikarien emanaldiak, San Juan plazan.
Larunbata
  • 11:30: Dantza ikastaroa (Polonia, Ukraina, Peru, Gergia eta Eraiki), Zabaltza plazan.
Igandea
  • 20:00: Jaialdiaren amaiera (Polonia, Ukraina, Peru, Gergia eta Eraiki), Amaia KZn.
gaztefolk

Gaztefolken aurkezpen ekitaldia, Garikoitz Gonzalez (banda), Oscar Lucas (Gaztefolk), Josune Gomez (udala) eta Koldo Ribera (Eraiki).

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabalduko dute gaur Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.