
Gernika-Palestina herri ekimenak deituta, elkarretaratze zaratatsua egin zuten atzo Irunen. Euskal Herriko beste hamaika txokotan ere antolatu zituen elkarretaratzeak eragileak.

Bazkarirako txartelak Ttoparan, Ipotxen eta Ondaren jaso daitezke, 20 euroan. Eta bazkarira joan ezin, baina lagundu nahi duenak 0 lerroko txartela erosteko aukera izango du.

Euskal Herri osoan zehar "lurra, justizia eta bakea" lelopean antolatu diren elkarretaratzeekin bat egingo dute hondarribiarrek.

Gernika-Palestina manifestuaren aldeko Hondarribiko talde batek antolatu du biharko mobilizazioa. "Berehalako su etena eta eraso guztien amaiera" eskatuko dute.

Israelen aurkako herri mobilizazioa deitu dute larunbaterako, San Juan plazatik abiatuta, 12:00etan. Gazako sarraskia gelditu, Israeli boikota! lelopean deitu dute elkarretaratzea Irungo eragile ezberdinek. Irungo Askapenak bat egin du deialdiarekin.

Bidasoko eragileek genozidioaren aurkako kazerolada egitera deitu dute. Horren harira, elkarretaratzea egin dute Kateako bizilagunek.

Eguraldiagatik aldatu dute lekuz elkartasun bazkaria. Sarrera guztiak agortu dira, baina 0 lerrokoak oraindik eskura daitezke.

Bazkarirako ticketak Ttopara kafetegian, Larra tabernan, Ondaren tabernan, Garua okindegi-kafetegian, Ipotx goxokidendan eta Basque tabernan eskura daitezke 20 euroan. Ekarpen bat egin nahi duenak ere izango du aukera.