Irundik pasatako emakume migranteen argazki sorta ikusgai dago CBAn, ‘...eta bidean Irun. Begirada bat emakumezko migranteei’. Garaialde horri eta sareko jardunari buruz aritu da.
Izarkom telekomunikazio kooperatiba bidasoarrak arrakala digitalarekin amaitzeko urratsa egin du: beharra duten ikasleek klaseak etxetik jarrai ditzakete itxialdian. Errenteriako Udalak bat egin du proiektuarekin.
'Emakume migratzaile (AK) artean' erakusketa berezia zabalduko dute datorren hilaren 17an Palmera Monteron.
Euskal iheslarien bizitza bere kameratik islatu du ‘Kaxa hutsak’ proiektuan, Josu Trueba eta Iker Oizekin batera. Lehen zatia Durangoko Azokan aurkeztu arren, ez dute proiektua erabat amaitu.
Gari Garaialdek egin ditu argazkiak eta horietako batzuk agentziaren webgunean ikus daitezke. Igande goizaldeko irudiak dira, Irungoak eta Hondarribikoak.
Horietan lehena gaur izango da, eta Irungo Udaleko alderdi guztietako alkategaiak auzoan izango dira hauteskunde programak aurkezteko. Astebururako, aldiz, erakusketak eta mahai inguruak antolatu dituzte.
'... eta bidean Irun' izeneko erakusketa sortu du Gari Garaialde fotokazetariak. Hilaren 30era arte egongo da CBA liburutegian.
Argazkilari lanak egin ditu Gari Garaialdek ‘Emakume migratzaile (AK) artean’ proiektuan. Azken boladan migrazioaren aferarekin lotutako proiektu ugari egin ditu, eta bide horretan jarraitzeko asmoa du hondarribiarrak.
Eduki biraletan oinarritzen den komunikabidea da BuzzFeed. Espainiako Estatuko 33 irudi harrigarrien zerrendan Garaialderen bat azaltzen da.
Presoen gaia Zu ikusteko bidean liburuan landu eta gero, Gari Garaialde argazkilari hondarribiarrak euskal iheslarien esperientzia kontatu nahi du, Josu Trueba lankidearekin batera. Alde egindakoak detektatu, haiekin bizitzera joan, eta idatziz, bideoa eta azgazkiz kontatzeko asmoa dute. Crowfunding kanpaina egin dute lanean hasteko.
Bihar, Gari Garaialde argazkilariari egindako elkarrizketa luzea argitaratuko du Oarso Bidasoko Hitzak, edizio digitalean. Euskal iheslarien inguruko lana egiten hasi da Josu Trueba lankidearekin. Kaxa hutsak du izena, eta helburu hori dute, hutsunea betetzea, iheslari politikoen eguneroko bizipenak ezagutaraztea. http://vimeo.com/110132725