
‘Familian asko gara’ ipuina kaleratu du Ara! Gorputz elkarteak. Bizipen errealetik abiatuta, Alazne E. Iparragirre idazleak familia eredu ezberdinak islatu ditu, haur arrazializatu bat protagonista izanda.

MunduBat fundazioaren laguntzarekin arabieraz eta gaztelaniaz ere ahal da irakurri ipuina. Hirugarren edizioa da eta laugarrena hizkuntza gehiagotara itzultzea nahi dute.

Bigarren edizioa argitaratzeko laguntza eskatu zuten eta, horrekin, hainbat ale kaleratzea lortu dute.

Ara!Gorputz elkarteak antolatuta, 'Familian asko gara' liburua aurkeztuko dute ostiral honetan Palmera Monteron, 18:00etan. Izen-emateak posta elektroniko bidez egin behar dira.