'Familian asko gara' liburua aurkeztuko dute ostiralean
Ara!Gorputz elkarteak antolatuta, 'Familian asko gara' liburua aurkeztuko dute ostiral honetan Palmera Monteron, 18:00etan. Izen-emateak posta elektroniko bidez egin behar dira.

Ara!Gorputz elkarteak, Wayra elkartearekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, ‘Familian asko gara’ ipuina aurkeztuko du ostiral honetan, hilak 22, Palmera Monteron, 18:00etan. Saiora bertaratzeko izen-emateak posta elektroniko bidez egin behar dira. Ipuinak zaintza sare oparoaz gozatzen duen ume baten abenturak kontatzen ditu. Giro atseginean, arrazakeria eta familia ereduak jorratzeko parada eskaini nahi du.
Antolatzaileek jakinarazi dute haurtzaindegi zerbitzua egongo dela Palmera Monteron, eta norberak aukeratutako edo sortutako testua eraman ahal izango duela gainontzeko kideekin partekatzeko. Horrez gain, aldibereko itzulpen zerbitzua egongo dela adierazi dute.