
Iñaki Sanz eta Lupe Altuna Sagarzazuk dinamizatutako bi jarduera prestatu dituzte ostiral zein larunbaterako.

Ezagutu Zure Hiria programaren bigarren koadernoa aurkeztu dute Arma Plaza Fundazioan.

Ontzien eraikuntzaren inguruko datuak, bitxikeriak eta pasarteak biltzen dituen liburuxka da. Hondarribiko ontziolen historia eta ekoizpenaren bilakaera azaltzen dituena.

Ezagutu zure hiria programaren barneko jarduera da eta Luis Tocak eta Iñigo Etxeberriak emango dituzte azalpenak.

Pedro Barrusok eta Joserra Enparanek gidatuko dituzte saioak, batak euskaraz eta besteak gazteleraz. Mahai ingurua hilaren 15ean egingo da, Arma Plazan. Bisita gidatuak, berriz, hilaren 16an izango dira.

Ezagutu Zure Hiria egitasmoaren bigarren hitzordua izango da. Udal artxiboak ezagutzeko hitzaldi bat eta bi bisita gidatu egingo dituzte.

Hondarribiko Palenciarren familia ezagutzeko hitzaldia eta bisita gidatua egingo dituzte.

Ezagutu zure hiria programaren barruan Guadalupeko Ama Birjina gertutik ezagutzeko hitzaldi zein bisita gidatuak antolatu dituzte.

Ezagutu zure hiria programaren barnean Jaizkibel mendiko IV. eta V. dorreak ezagutzeko zenbait jarduera antolatu dituzte.