Irailaren 15era arte egongo da zabalik eskaera epea. Entitate, ikastetxe eta elkarteek udalaren webgunearen bitartez izapidetu beharko dute; herritarrek, aldiz, BAZ bulegora jo dezakete.
Euskararen erabilera sustatzen duten jarduerak burutzeko 37.600 euroko diru-saila prestatu du udalak; herritarrek BAZen egin beharko dute eskaera, eta elkarte, entitate eta ikastetxeek aldiz, Interneten.