Hilaren 17an itxiko da euskara ikastaroetan izena emateko epea. Interesdunek euskaltegiko bulego ordutegian egin beharko dute inskripzioa.
Ikasturte berria hasi dute herriko udal euskaltegiek. 232 ikasle ari dira aurtengoan, goiz edo arratsaldez eskaintzen ari diren klaseetan.
Euskara praktikatzea xede duen programaren izen-emateak hilaren 10etik 20ra egin behar dira Irungo Udalaren webgunean. Aurten mintzalagun jardun dezaketen pertsonei egin diete dei bereziki.
Udal Euskaltegiak martxan du Lannahi programaren bigarren txanda. Izen-emateak azaroaren 28tik abenduaren 9ra egin behar dira.
Abotsanitzek salatu du Udal Euskaltegiko langileak "iruzur" egoeran daudela, eta txosten teknikoen zain dagoela erantzun du udal gobernuak.
Udarako ikastaroak eskainiko dituzte udal euskaltegiak nahiz AEK-k.
Hilaren 19an itxiko da ikastaroetan matrikulatzeko epea. Maila guztietako saioak eta ordutegi bereziak eskaintzen dituzte.
Datorren azaroaren 27tik aurrera egin daiteke euskara ikasteko programa honetan matrikula. Ikastaroa, urtarrilaren 8tik martxoaren 22ra izango da.
16 eta 18 urteen artean jaiotakoei bideratu dizkie ikastaroak, hau da, 2005 eta 2007 urteen artean jaiotako gazteei.
Orotara, zazpi ikastaro abiatuko ditu euskaltegiak ikasturte berrian. Ikasleek gai ezberdinak jorratu ahal izango dituzte, euskalduntzea eta euskaltasuna ardatz.
Hilaren 8a izango da Irungo Udal Euskaltegiak eskaintzen dituen udako euskara ikastaroetan izena emateko azken eguna.
Bederatzi pertsona behar dituzte talde osatu ahal izateko. Klaseak Irungo AEK-ren egoitzan emango dituzte.