Euskal preso, iheslari, eta erbesteratuen aldeko Hondarribiko sostengu taldeak Sarek larunbaterako egindako deialdian parte hartzera deitu ditu herritarrak.
Pandemiaren eragina dela eta, presoen kolektiboaren aldeko urteroko mobilizazioa tokian-tokian egitea erabaki du Sarek; Hondarribian, San Pedro kalean finkatu dute hitzordua.
"Konfrontazioz eta sufrimenduz betetako kapitulua" ixtea "ezinbestekoa" dela iritzita, Donostian deitutako mobilizazioan parte hartzera deitu dituzte hondarribiarrak.
Larri gaixo daudenak, 65 urtetik gorakoak eta zigorraren hiru laurdenak bete dituzten euskal presoak espetxetik ateratzea galdegin du elkarteak, baita izurrira egokitutako «neurri humanoagoak» ere.
Ostiralero elkartuko dira berriz ere euskal preso eta iheslarien egoera salatzeko helburuarekin, San Pedro kalean, 19:00etan.