Malandain eta EKEren ‘Oroitzen naiz’ dantza ikuskizuna, igandean
Oroitzen naiz Malandain Ballet Biarritz eta EKE Euskal Kultur Elkarteak elkarlanean egindako dantza ikuskizuna ikusteko aukera izango da igandean, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean. Euskal dantzaren hiru maisu ikusteko aukera izango da lanean: J...
Oroitzen naiz Malandain Ballet Biarritz eta EKE Euskal Kultur Elkarteak elkarlanean egindako dantza ikuskizuna ikusteko aukera izango da igandean, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean.
Euskal dantzaren hiru maisu ikusteko aukera izango da lanean: Jean Nesprias, Phillippe Oianburu eta Koldo Zabala. Hirurak adinean aurrera doazenak dira, eta 80 urteren bueltan dabiltza. Ikuskizunean, horrenbestez, indarrez eta itxaropenez betetako mezua helaraziko dute. Lanaren muina gorputzaren eta gorputz memoriaren zahartzea izango dira.
Hiru dantzariak agertokian ibiliko dira, eta hainbat dantza pauso egingo dituzte, azaldu egingo dira, eta haiei buruz hitz egingo dute.
Sarrerak 9 euroan eros daitezke Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan. 65 urtetik gorakoek eta gazte txartela daukatenek 7 euroan eros ditzakete.

