
Aurten 100 urte betetzen dira Hondarribian Euskal Jaiak lehen aldiz egin zirenetik. Euskal kultura eta euskara sustatzea zuten xede, eta, orain, asmo berberarekin osatuko dituzte.

Antzerkiak, erakusketak, kontzertuak, azokak... denetariko eta denentzako jarduerak prestatu dituzte bihartik abenduaren 17ra arte.