
Larunbatean eta igandean mahai teniseko Basque Country International Cup txapelketa jokatuko da Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan. Euskal Selekzioa, Argentina eta Kolonbia arituko dira nor baino nor.

Maiatzaren 10etik 12ra emakumeen Euskal Herriko Itzulia lehiatuko da. Hirugarren etapa Donostian hasi eta bukatuko da, eta tropelak Oarso Bidasoko sei udalerriak zeharkatuko ditu.

Irunek Euskal Herriko Itzuliaren hasiera jasoko du apirilaren 1ean hamar kilometroko hiri erlojupeko batekin, eta lehen etaparen ibilbidea Juanma Garatek diseinatu du. Irundarra, gainera, lasterketan izango da Education First taldeko zuzendari lanetan.

Korrikak Ipar Euskal Herriko Azterketak Euskaraz kolektiboa omendu zuen urtarrilaren 25ean Hondarribian. Lander Garrok talde horren berri ematen duen ‘Oihaletxea’ dokumentala zuzendu du Korrikarako.

Txirrindularitza lasterketaren 63. ekitaldia 2024ko apirilaren 1etik 6ra izango da, eta lehen bi etapetan Irun izango da protagonista. Lehen etapan 10 kilometroko erlojupekoa osatuko dute txirrindulariek Irunen, eta bigarren etapa ere hiritik aterako da.

Frantziako Tourra Bidasoan barrena ibiliko da uztailaren 3an, eta "bi aldeetan euskaldunak bizi garela" aldarrikatuko dute. Hainbat egitasmo antolatu dituzte egun horretarako.

Emakume errugbilarien festa larunbat honetan ospatuko da Plaiaundin, 15:30etik aurrera. Entrenamendu bat, hirugarren denbora eta batukada feminista baten emanaldia dira eguneko menua.

Hilaren 22tik 24ra, mendizaletasuna, euskara, musika, euskal ondarea eta itsasoa uztartuko dituen ekimena antolatu dute. Pasaiatik abiatu eta Askainen emango diote ibilbideari amaiera.

Euskal Herria cuna del Tantra —Euskal Herria Tantraren sehaska— liburua aurkeztu du aste honetan Imanol Bixentek (Irun, 1958). Bilduma osatzen duten lau liburuetatik lehena da, eta bertan, historian zehar emandako migrazioak errepasatzen ditu egileak, tantrara iritsi arte. Izan ere, haren ikerketen arabera, euskal kulturaren eta tantraren artean lotura hertsia dago. Zertan datza lehen liburu honek? Migrazio-genetikaren gainekoa da. Genetikak aplikazio ugari ditu, eta mutazio-genetika horietako bat da. Hori Cro-Magnongo gizakiaren migrazioei aplikatuz gero, migrazio-genetika esaten zaio. Proiektu Genografikoa azken 11 urtean esparru honetan garatu den proiekturik garrantzitsuena da, mundu osoa kontuan hartzen baitu. Spencer Wells estatubatuarrak zuzentzen du proiektua, eta mundu osoko genetistek parte hartu dute, leku guztietako lagunei odola ateratzen eta horien DNAren mutazioak aztertzen. Datu horiei esker, Cro- Magnongo gizakiak kristo aurretik 70.000. urtean Afrika utzi zuenetik migrazio bideak zeintzuk izan ziren jakin dezakegu. Liburua hiru ataletan banatua dago. Bai, lehen atalean informazioa bildu eta laburtu dut. Irakurleak hori jakin behar du bigarren atalera iristen denerako. Glaziazioa, genetika, migrazioak eta glotokronologia lantzen ditut. Azken hori, Morrish Swadeshek 1950. urte inguruan asmatutako ikerketa linguistikorako metodo bat da. Horri esker, estatistika eta matematika ekuazioak erabiliz, hizkuntzen arteko senidetasuna ezagutu daiteke. Era horretan, Swadeshek hizkuntza guztiak 12 taldetan bildu zituen; horien [...]

Urtero bezala, Kontxa Murgia omendu dute Oiartzungo Udalak eta Daniel Castelao Fato Cultural Galegoko kideak. Elurrak atsedena eman du omenaldia hasi orduko, eta elizako kanpaiek 12:00ak puntuan jo dutenean atera dira txistulariak. Manuel Lekuona liburutegiak hartu du Kontxa Murgiaren omenezko ekitaldia, eta hura gogora ekartzeko hainbat hitz egin ondoren, lore eskaintza egin eta gaita-joleek kantu bat eskaini diote. Ondotik, hamaiketakoa egin dute. Murgia 1807ko urtarrilaren 29an jaio zen, egun Manuel Lekuona liburutegia hartzen duen eraikinean. Sarreran dagoen omenezko plakan bertan egin dute lore eskaintza.

Ababor Euskadiko Bienal Nautikoaren hirugarren ekitaldia 2025ean egingo da. Azoka nautikoa bi urtean behin egingo dela erabaki du Ababorren lantaldeak.

Literatura lehiaketako 45. ekitaldia izan da aurtengoa eta irabazleak Irungo udaletxean ezagutaraziko dituzte, 13:00ean. Orotara, 70.000 euro banatuko dituzte saritan.

Lau emakume prostituitzea leporatzen diete.

Artista irundarraren erakusketa bat inauguratuko da bihar Menchu Gal aretoan, 19:00etan. Erakusketa 37 lanek osatzen dute, eta euskal kostaldeko paisaia irudikatzen dute. Irailaren 24ra arte bisitatu ahal izango da.

Tourra uztailaren 3an iritsiko da Irunera, eta hainbat jarduera prestatu ditu Gure Eskuk lasterketaren etorreragatik. Horrez gain, Gure Eskuren furgoneta ibiltaria Mosku plazan izango da larunbat honetan egitasmoaren berri emateko.

Balazta, Badoa eta Recycl'Arte elkarteek Bidasoa Bizikletaz proiektua abiatu zuten otsailean. Programazio horren barruan jardunaldi bat antolatu dute, Nafarroa, Akitania eta Euskal Herriko beste elkarte batzuekin.

Gure Eskuk hamar urte egingo ditu ekainean, eta etorkizunera begira jarriko direla azaldu dute. Horretarako, herritarrek euren ekarpenak egin ahal izango dituzte.

Irungo antzerki taldea La Paz hiriburuan izango da hilaren 19an, 20an eta 21ean Titirikuti izeneko jaialdian parte hartzeko.

Frantziako iraultzaren urtemugan, Santiago zubian zintzilikatutako bi pankarten bidez, Euskal Herriaren Independentzia aldarrikatu du Xuti Gazte antolakundeak.

Bidasoa XXI igeriketa kluba Euskal Herriko Kluben arteko txapelketan lehiatuko da asteburuan, Irungo Azken Portu kiroldegian. Guztira, zortzi talde ariko dira emakume zein gizonen kategorietan. Lehiak 11:00etan eta 17:00etan gauzatuko dira, larunbat zein igandean.