Ostomila Bolivian izango da nazioarteko txotxongilo jaialdian

Irungo antzerki taldea La Paz hiriburuan izango da hilaren 19an, 20an eta 21ean Titirikuti izeneko jaialdian parte hartzeko.

Argazkia: Ostomila.
Ostomila Txotxongilo taldea Irunen finkatua dagoen antzerki talde profesional bat da, txotxongiloak, musika eta ahozkotasuna nahasirik sei urte beteko dituena. Oraingoan, baina, urrutira joango dira ikuskizunak ematera, Boliviako La Paz hiriburuan egingo den Titirikuti nazioarteko txotxongilo jaialdian hartuko baitute parte, hilaren 19an, 20an eta 21ean. Emanaldi bikoitzak eskainiko dituzte egun horietan.
 
Ostomilak Euskal Herria ordezkatuko du La Pazen Alaia Galtzagorria obrarekin. Ostomilak, gainera, Etxepare Euskal Institutuaren babesa izan du proiektu horretan parte hartu ahal izateko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.