Marinela gaztetik, arrantzaleen eskubideen eta arrantza teknika iraunkorren alde jardun zuen hondarribiarrak. Aktibista politikoa, gazte mugimendua babestu zuen itsasgizonak.
Ostegunean zendu zen hondarribiarra; Olaizolaren senide eta gertukoei "hurbiltasuna" helarazi zien udalak larunbatean argitaratutako oharrean.