
Alicia Alonso ikerlaria da, eta espetxe ereduak aztertzen ari da. Feminismotik eta presoen akonpainamendutik egiten du. Pasa den asteartean Irunen izan zen, Korapilatuz espazio irekiak gonbidatuta.

Balkoietan egin beharrekoa da Sarek eta Etxeratek antolatu duten iniziatiba, baina sare sozialetara eraman nahi dute ondoren ahalik eta gehien zabaltzeko. Helburua, euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriak bertan behera uztea.

Onintza Ostolaza abokatuak, Eli Arrieta Mikel Arrieta larri gaixo dagoen Oreretako presoaren arrebak, eta Ohiana Mujika Joanes Larretxea oiartzuarraren bikotekideak espetxeetako azken ordukoak, eta senideek egoera nola eramaten ari diren kontatu diote HITZAri.

Euskal presoak bisita eta aurrez aurrekorik gabe daude alarma egoera ezarri zenetik; egunkariak jasotzeari ere utzi zioten aurreko astean.

Baladrea eta Salhaketako kideak, Alicia Alonso eta Iune San Millan bertaratuko dira, eta hausnarketa eta elkarrizketa sustatuko dituzte. Ekainaren 4an izango da, 18:00etan.

Hausnarketarako plaza izango dela aurreratu dute, "espetxeetan askatasuna kendutako pertsonen kopurua hazi" egin dela eta. Korapilatuz espazio irekiak eta espetxe pastoraltzak antolatutako hitzaldia da.