
Behe Bidasoko Eskubide Sozialen Kartak 'Zaldibar zona cero' liburuaren egilearekin hitzaldia antolatu du hilaren 16rako. Palmera Monteron izango da, 18:00etan.

Argindarraren bataz-besteko prezioaren igoera gogor salatzeaz gain, «energetikoki buruaskiak diren eskualdez osaturiko Euskal Herri berri bati bidea emateko» premia nabarmendu du Bidasoko Eskubide Sozialen Kartak.

Bidasoko Eskubide Sozialen Kartak igandeko manifestaziora deitu ditu Irun eta Hondarribiko herritarrak. 12:00etan elkartuko dira, Alderdi Ederren.

Mobilizazioak egingo ditu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak gaur, krisi ekonomikoari aurre hartzeko eta mugimenduaren planteamenduak gizarteratzen joateko helburuarekin.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak luzatutako deialdiaren barruan, auto karabana egin zuten Hondarribian biharko mobilizazioen aurrekari gisa.

Segurtasun neurriak errespetatuz abiaraziko dituzte turista zein hondarribiarrentzako bisitak, eta turismo "autonomoa" bultzatzeko zenbait iniziatiba ere martxan jarriko dituzte.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako greba orokorrarekin bat eginez Mendeluko biribilgunean elkartzera deitu du batzordeak.