Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Donostiara, «aurrekontu sozial, burujabe, parte hartzaile, feminista eta ekologisten alde»

Bidasoko Eskubide Sozialen Kartak igandeko manifestaziora deitu ditu Irun eta Hondarribiko herritarrak. 12:00etan elkartuko dira, Alderdi Ederren.

Donostian egingo dute igandeko manifestazioa.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Hondarribia,Irun
2020/12/10

Behe Bidasoako Eskubide Sozialen Kartak igandean (hilak 13) Donostian egingo duten manifestaziora animatu ditu eskualdeko herritarrak. 12:00etan elkartuko dira, Alderdi Ederren, «aurrekontu sozial, burujabe, parte hartzaile, feminista eta ekologisten alde».

«Bidasoa Eskualdeko Eskubide Sozialen Kartatik argi genuen urte gogorra zetorrela. Aurreko ikasturteko tendentziek argi erakutsi zuten, krisi sozio sanitarioren testuinguruan ufada neoliberal berri baten arriskua gero eta nabariagoa zela. Espainiako eliteekin interes komunak dituen Hego Euskal Herriko elite ekonomiko/politikoak argi eta garbi kapitalaren eta bizitzaren artean bizi dugun talka gordinean zein den bere apustua. Nori zor zaion», esan dute hedabideei bidalitako ohar batean.

Poliki bada ere, Irungo sektore asko lehen «shock egoera» horretatik ateratzen ari direla uste dute, eta aurrean dagoen arriskua ikusten hasi direla.

Bide batez, eskualdeko zenbait borroka gogoratu dituzte, Bidasoa «eskualde kontziente eta mobilizatua» dela egunerokoan erakutsi duten horiek. Besteak beste, pentsiodunek astelehenero San Juan plazara eramandako aldarria, Irungo Harrera Sarearen lana, gazteriaren zein mugimendu feministaren borroka edo osasungintza publikoaren defentsa nabarmendu dituzte. «Nahiz eta askok gure hiria “umore onaren hiri” bezala bakarrik erakutsi nahi izan, bada bizi dugun momentuaren kontzientzia historikoa duen eta beren eskubideak defendatzeko, arloka antolatzen ari den eskualde bat. Txiri-txiri ikusezina batzuetan eta agerraldi gero eta ikusgarriekin besteetan» erantsi dute.

Horregatik, Bidasoko Eskubide Sozialen Kartatikeskerrak eman nahi izan dizkiete denen eskubideen alde lanean ari diren langile eta herritar guztiei. «Bizitzen ari garen momentuaren larritasun eta garrantziagatik, inoiz baino beharrezkoagoa da muga guztien gainetik kalera atera eta mobilizatzea ondasunak banatu, eskubideak bermatu eta zerbitzu publikoak garatzea bermatuko duen, bizitzak erdigunean jarriko dituen aurrekontu sozial, burujabe, parte hartzaile, feminista eta
ekologista batzuen alde».

Ondorengo aldarriekin hartuko dituzte Donostiako kaleak:

  • Zerbitzu publikoak garatu. Zaintza lanen, osasungintza publikorako lanean ari diren zerbitzuen, administrazio publikoek azpikontrataturiko zerbitzuen eta anbulantzia zerbitzuen berehalako publifikazioa, langile guztien subrogazioa eta finkatzeko salbuespenezko prozedura bat bermatuz. BPGaren %6 hezkuntzara  eta  %7a osasungintzara bideratzea exijituko dute.

  • Zaintza eredua aldatu eta jaiotzatik heriotzara zaintza bermatuko duen kalitatezko zaintza sistema publiko, unibertsal eta doakoa bermatzeko administrazioek 10.000 lanpostu sortzea eta horretarako beharrezko partidak bideratzea.

  • Pobrezia eta bazterketa sozialaren kontrako HELean planteaturiko neurriak: DSBEa eta EBa gutxieneko soldataren %100a eta etxebizitza eskubidea.

  • 1080 eurotako gutxieneko diru sarrera erretiroa hartua duten pertsonentzat.

  • 1.200 euroko gutxieneko soldata/35 orduko gehienezko lanaldia sektore publikoko azpikontrata guztietan bermatzea.

  • Proposamen honek suposatzen duen gastu igoera guztia eta testuinguru honetan sortuko den zor publiko guztia errenta altu, kapital errenta eta enpresen irabazien gaineko zergen kontura izatea.

  • Administrazio egoera irregularrean eta ezkutuko ekonomian lanean ari diren pertsona guztien erregularizazioa bermatu.

     

    Igandeko manifestazioari begira osatu duten bideoa, hemen ikus daiteke.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.