Martxo hasieran itxi behar izan zuten bidea, luizi batengatik. Errei bat irekita badago trafikoa berma daitekeela esan du aldundiak.
Orain bigarren faseari ekingo diote, Tokiko Gobernu Batzarrak 119.967,87 euroko aurrekontua onartu eta gero.
Alderdiak zabaldu duenez, Zaldunbordako errepidea itxi ondoren bide alternatiboa «ez dela segurua» erabaki du udal arkitektoak bizilagun baten salaketa medio.
Higerreko farolara joateko errepide berria egingo dute, barruragotik. Hala adierazi du gaur Aitor Kerejeta alkateak, asteburuko denboraleak egungo errepidean eragindako kalteak aztertzeko Martin Garitano Ahaldun Nagusiarekin egindako bisitaren ondoren. Eroritako zatia oso handia izan da eta litekeena da errepidea 2014an berriro ez irekitzea.
Soroeta Gain kalean izandako konplikazio baten ondorioz erabaki dute lanak bi egunez luzatzea. Errepide norabide bakarrean itxiko dute.
Katea eta Anakako industriagunea elkartzen dituen errepidea da eta Adifen obrengatik egongo da itxita.
Kalteak ekiditeko datorren astelehenetik ostiralera (hilaren 10etik 14ra) prebentzio lanak egingo dituzte. Sokoako biribilgunetik Labrederreko biribilguneraino doan errepidea itxita egongo da.