
Hilaren 7an gertatu zen isurketa. Udalak berehala aktibatu zuen dagokion protokoloa. Une honetan laginak ikertzen ari dira.

Bizilagunek birus honen arriskuaz ohartarazi dute; azken egunotan, txakur bat hil da errekako urak kutsatuta.

Erdi mailako teknikari bat, taldeko arduraduna, eta bost langile kontratatuko dituzte; itsasertzean eta erreketan garbiketa lanak egitea da helburua.