Gipuzkoako Eraikuntzako Langabeen Plataforma bilera errondak egiten ari da erakunde eta alderdi politikoekin. Bilkura horietan sektorean bizi duten egoeraren berri eman dute langabeek, eta batik bat 2010eko abenduaren 21ean Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztutako eskakizuna betetzeko babesa eskatu. Eskakizun horretan, Batzar Nagusien 87/2010 erabakia foru arau bihurtzea biltzen dute, eta hori betetzeko zenbait neurri martxan jartzea. Hala nola, aldundiak esleitutako eta azpikontratatutako enpresetan Gipuzkoako Eraikuntzako Lan Hitzarmena aplikatzen dela egiaztatzea. Egun, jarraipen hori egitea ez da aldundiaren eskumena, eta hain zuzen, horregatik nahi dute foru arau izatea. Epe bat ere jarri dute: azaroaren 20a baino lehen bozkatzea Batzar Nagusietan. Urritik egiten ari dira bilera errondak. Horretarako, aldundiaren egoitzaren aurrean astelehenero egiten dituzten elkarretaratzeak baliatzen dituzte. Aurretik, ordea, deialdiaren berri ematen diete ordezkariei. Urriaren 10ean, Jose Maria Murgiondo Batzar Nagusietako PPko ordezkariarekin elkartu ziren, baina Rafa Lorente eta Marcos Burillo plataformako ordezkarien arabera, ez zien erantzun garbirik eman. Urriaren 17an, berriz, EAJko ordezkari batekin biltzekoak ziren. Alderditik, baina, Batzar Nagusietan elkartzeko eskatu zieten, eta plataformako kideek ez zuten hori onartu, “besteekin bezala” elkartu behar zutela iritzita. Oraindik ez dute bilerarik egin. Urriaren 20an, berriz, Batzar Nagusiek deituta, bilera egin zuten erakundearen egoitzan Larraitz Ugarte Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako diputatuarekin eta Joseba Altube [...]
Gipuzkoako Eraikuntzako Langabeen Plataformak Errenteria-Oreretako udal taldeekin egindako bilera errondatik ateratako ondorioen berri emango du etzi. Bilera horietan bizi duten egoera helarazi diete udal taldeei, enpleguaren suntsipena eta murrizketa ...