Murala egiten amaitzean, kanpoaldeko lanak amaitutzat joko ditu udalak. Orain, barrualdea egokitzeko proiektu idazketak esleitzen hasiko dira.
Kanpoaldea birgaitzeko lanak «erritmo onean» doazela esan du Jose Antonio Santano alkateak, eta maiatzerako amaitzea aurreikusi du udalak.
Irundarrekin batera beheko solairuko 537 metro koadroko eremuaren erabilera zehaztu nahi dute. Dagoeneko auzoko zenbait elkarterekin bildu dira.
Fatxada eta estalkia hobetzen hasi dira, eta obra urtebetean amaitzea aurreikusi dute. Ondoren, barruko ekipamenduak auzotarrekin batera diseinatzeko asmoa du udalak.
Udaletik adierazi dutenez, auzoarentzat berreskuratuko dute eraikina, eta apartamentuetarako ere erabiliko dute.