
EPEk eta Emekik antolaturiko Eman Pilotari Jaiaren bigarren eguna giro ederrean joan da. Gazteen tailerren ondotik, eliteko pilotarien txanda iritsiko da.

EPEk eta Emeki elkarteak Eman Pilotari Jaia egingo dute, gaur eta bihar, Hondarribian. Lehen aldiz, neskei palan aritzeko aukera emango diete eskola kiroleko programaren barruan, eta horiek erakartzeko ahalegina izango da asteburukoa.