Ordutegi berezia izango du Elorsorok uztailean eta abuztuan; 84 erabiltzailek eman dute euren iritzia Datorren urtean, mantenu lanak egiteko Elorsoro kiroldegia zenbat astez itxi erabaki dute erabiltzaileek: bi astez. Elorsoro kiroldegiko arduradunek galdeketa jarri zuten martxan, erabiltzaileek euren iritzia eman zezaten. Izan ere, urtero hiru aste ixten dute abuztuan kiroldegia, mantenu lanak egiteko, eta hainbat erabiltzaileren kexak jaso izan dituzte. Hala, kiroldegiko arduradunek erabiltzaileei galdetzea erabaki zuten. Bi egutegiren artean aukeratu behar zuten. Batean, kiroldegia hiru astez ixtea jasotzen zen, orain arte moduan. Bestean, bi astez ixtea, eta uztailean eta abuztuan ordutegia murriztea. 84 lagunek erantzun diote galdeketa horri, eta horietako gehienek erabakitakoaren arabera, Elorsoro kiroldegia bi astez egongo da itxita 2013ko abuztuan: hilaren 1etik 15era. Bi aste bakarrik itxi ahal izateko, kiroldegiak ordutegi berezia izango du uztailean eta abuztuan: 07:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Epe horretan, eremu termoludikoaren ordutegia honakoa izango dela jakinarazi dute herriko kiroldegiko arduradunek: 09:00etatik 20:00etara. Gabonetarako eskaintza bereziak prestatu dituzte Elorsoron Gabonei begira, eskaintza bereziak izango dira Elorsoro kiroldegian. Batetik, eremu termoludikoko ordu eta erdiko sarrera merkeagoa izango da. Zazpi euroan eskuratu ahal izango dute bazkideek. Beraiek erabili ahal izango dute sarrera hori, edota beste norbaiti oparitu. Hilaren 30erara arte dago sarrera horiek erosteko aukera. [...]
San Esteban Igeriketa Saria larunbatean jokatuko dute, 16:00etan, Elorsoro kiroldegian. Oarsoaldea Igeriketa Elkarteak antolatu du sariketa. Lehiak iraun bitartean gainontzeko erabiltzaileek ezingo dute igerilekua erabili.
84 lagunek erantzun duten galdeketa Elorsoroko arduradunek planteatutako galdeketa, eta horietako gehienek erabakitakoaren arabera, Elorsoro kiroldegia bi astez egongo da itxita 2013ko abuztuan, mantenu lanak egiteko: hilaren 1etik 15era. Bi aste bakar...