
42. edizioa egingo dute aurten. Jada, eliz musikaren erreferente handienetariko batean bilakatu da Hondarribiko parrokian egiten den zikloa.

1978an sortu zen Eskifaia Abesbatza eta handik bost urtera hasi ziren Eliz Musika Zikloa antolatzen. Hondarribiko Elizaren eta udalaren laguntzarekin antolatzen duen zikloa da.

Leipizg-eko Amacord ensemble taldeak zabalduko du 41. Eliz Musika Zikloa. Itxiera, berriz, Hondarribiko Xatz eskifaiaren esku izango da.