https://www.youtube.com/watch?v=EdY55-cuJH4&feature=youtu.be Oreretako Euskal Herrian Euskarazek (EHE) antolatuta, Euskaraz Bizi Eguna egiten ari dira. Zenbait herritarren parte hartzearekin mosaikoa egin dute EHEren logoa irudikatuz. Leloa Espaloitik ez gara jaitsiko da.
Euskararen legeak 30 urte beteko ditu bihar, eta EHEk, urte horietan urratsak eman diren arren, sumisioan oinarritutako urteak izan direla salatu du. Horrez gain, euskara beste adar bat dela gaineratu du, eta «ez erdigunea». Hala ere, euskararen erab...
Euskaraz Bizi Eguna antolatu du EHEk hilaren 17rako; herrian hainbat atxikimendu bildu ditu eragileak Oiartzun Euskal Herrian Euskarazek (EHE) Euskaraz Bizi Eguna antolatu du hilaren 17rako. Donostian izango da, baina herri herri, atxikimenduak biltzeko kanpaina egin dute Euskal Herri osoan. Oiartzunen ere, asko izan dira EHEren ekimenarekin bat egin duten eragileak (behean). EHEtik nabarmendu dutenez, Euskaraz Bizi Eguna, «Euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar duen bultzada emateko eguna» da. Horrez gain, jai giroko eguna izango da. 11:00etatik aurrera, erakusketak, kale animazioa, ikuskizunak, puzgarriak, tailerrak, azoka, herri bazkaria, dantzaldia, kantaldiak… izango dira egun guztian zehar. Gauerako, gainera, kontzertuak antolatu dituzte. Aldarrikapenetik ere izango du egunak. Hala, Euskalduna naiz eta harro nago! lelopean, nazio manifestazioa egingo dute, Bulebarretik abiatuta, arratsaldean. Manifestazio berezia izango dela iragarri dute EHEko kideek: «Ez da nolanahikoa izango, izan ere, musikak, koloreek eta euskaldun izatearen harrotasuna adieratzen duten ikurrek protagonismo berezia izango dute ». Hala, euskaltzale guztiei deia egin diete hilaren 17an Donostiara joan, eta egunean ez ezik, manifestazioan ere parte hartzera. OIARTZUNGO ATXIKIMENDUAK AEK. Ttur-Ttur. Euskeran Itotiyak. Oiartzun Irratia. Oiartzungo Gazte Independentistak. Ikasle Abertzaleak. Kataxulo Gaztetxia. Oiartzungo Herrira. ESAIT. Girizia Mendizale Elkartea. Txost. Oiarpe. Udal Ikastola Partzuergoa. Haurtzaro Ikastola. Elizalde Herri Eskola. Elizalde Institutua. Oiartzungo Emakume Taldea. Helduen [...]
Hilaren 17an egingo dute Donostian Euskaraz Bizi Eguna, Euskal Herrian Euskarazek (EHE) antolatuta, “euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar den bultzada emateko”. Egitarau oparoa prest dute antolatzaileek, goizez eta arratsaldez jaiaz gozatzeko. Trinitate plazan ekimen ugari egingo dituzte, eta arratsalderako, Euskalduna naiz eta harro nago! lelopean nazio manifestazio “koloretsua” prestatu dute. Eguerdian, Konstituzio plazan herri bazkaria, eta ilunabarrean, kontzertuak iragarri dituzte. Praktika burujabea hautatu Oreretako Euskal Herrian Euskarazek egun horretarako deia luzatu du, “Euskal Herri euskaldun eta burujabe baten alde” egiteko, eta herritar guztiak animatu ditu Donostiara joatera. Datorren larunbatekoa, “euskaldunok sasi artetik salto egin eta garenaz harro gaudela erakusteko eguna” izango dela gaineratu zuen Oreretako EHEk pasa den larunbatean, hainbat herritar eta eragilerekin batera egindako agerraldian. Euskal komunitatea hizkuntza komunitate minorizatua dela ere gogorarazi zuen: “Euskal Herrian bizi garen hiru milioi biztanleetatik laurdenak baino ez dakigu euskaraz, eta euskal hiztun guztiak gara gaztelaniaz edo frantsesez elebidun, mendeetako asimilazio prozesuaren ondorioz”. Praktika burujabearen aldeko hautua indartu beharra nabarmendu zuten, bestalde, EHEko kideek “erdararen hegemoniarekin” amaitu eta euskaraz bizi den herria bilakatzeko. Horretarako, ezinbestekotzat jo zuten norbanakoen “determinazioa” eta baita euskaldun komunitatearena ere, “dimentsio kolektiboa ezin dugulako ahaztu”. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egitea nahikoa ez dela eta, euskarak bere lurralde osoan “lehentasunezko [...]
Hilaren 17an ospatuko da Donostian Euskaraz Bizi Eguna, Euskal Herrian Euskarazek antolatuta “euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar duen bultzada emateko”. Egitarau oparoa prest dute antolatzaileek, goiz eta arratsaldez jaiaz gozatzeko. Trinitate Enparantzan ekimen ugari egingo dira eta arratsaldean, Euskalduna naiz eta harro nago lemapean nazio manifestazio “koloretsua”. Eguerdian Konstituzio plazan herri bazkaria eta ilunabarrean hainbat talderen kontzertua iragarri dituzte. Oreretako Euskal Herrian Euskaraz-ek, egun horretarako deialdia luzatu du “Euskal Herria euskaldun eta burujabe baten alde” egiteko.
Jone Mendigutxia eta Irati Odriozola. Oreretako eta Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideak. Gatazkaren konponbideaz asko hitz egiten ari gara egunotan. Gatazka armatuaz gehien, gutxixeago gatazka politikoaz. Gatazka armatuak sortutako biktimez asko. Baina entzun duzu ezer gatazka politikoak euskarari, euskaldunari eta herri euskaldunari eman eta kendu dionaz? Ez da inondik inora lan erraza. Gure herriaren zutabe nagusi den hizkuntza ez da ageri gatazkaren epizentroan. Hain gaude minorizatu eta asimilatuak askoz koherenteago iruditzen zaigula gatazka lurraldetasun terminoetan kokatzea, identitate, nortasun terminoetan kokatzea baino. Lehendabizi abertzale gara eta gero agian euskaldun. Ez al du kontu honek autokritika pixka bat eskatzen? Nora goaz bide honetatik? Euskara, euskalduna eta herri euskalduna eztabaida politikoaren erdigunera ekartzeko ardura dugu egoera oker hau irauli nahi dugunok. Gatazkaren konponbidea integrala izango bada lehentasunezko kontutzat landu beharko dira. Eta Euskal Herri euskalduna berrezartzea ezin da estatu propioa lortu osterako utzi. Ezin da gatazkatik kanpo kokatu. Horretarako, lehenengo ariketa bertatik bertara egin beharrekoa da. Estatu asimilatzaileei ezer eskatzen hasi aurretik, euskararik gabe Euskal Herririk ezin dela eraiki benetan barneratu, eta, gutxienez, abertzaletasunaren parean euskalduntasuna jartzea dagokigu independentistoi. Euskaraz bizitzeko herri gogoa indartzea lehentasunezko gai bilakatu behar dugu datozen garaietan. Euskaldun eta harro, gainera. Mendeetako zapalkuntzak gugan sortu dituen ustezko errespetuzko [...]
Aitzol Perez de San Roman. Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz. Edozein hizkuntzalarik azpimarratzen duenez, hizkuntza orok, nagusi edota lehentasunezkoa izango den lurraldeak behar ditu. Hau da, hizkuntzaren transmisioa eta bizi iraupena ziurtatzeko, hizkuntza horretan biziko den jendartea eduki behar du. Bestalde, gizarte eleanitzetan, beti nagusitzen da hizkuntza bat besteen gainetik, elebitasun orekatua ez da inon ematen. Oiartzunen eta Euskal Herrian elebidunak euskaldunak bakarrik garela kontuan hartuta, eta erdarak duen nagusitasun juridiko politikoak besteak beste, erdara bilakatzen da hizkuntza nagusia gure herrian. Elebitasun politikak beraz, erdara nagusi eta euskara menpeko hizkuntza izatera behartzen du, erdara bilakatuz Euskal Herriko lehentasunezko hizkuntza bakarra. Beste modu batera esanda, elebitasunak erdararen transmisioa ziurtatzen du, euskara menpeko hizkuntza izatera behartuz eta desagertzezko arriskuan jarriz. Hori horrela izanik, euskara ziurtatzeko modu bakarra, euskara nagusi duten herriak eta herritarrak dira. Euskara hutsez biziko diren herritar eleanitzak behar ditugu hizkuntzaren geroa bermatzeko. Oiartzun bezalako zonalde euskaldunak teoriatik praktikara igarotzeko ardura dugu, euskara hutsez biziko den herria lortu eta babestu behar dugu. Oiartzunen, UEMAko irizpideak hartzeko erabakia aspaldi hartua du Udalak. Bide honetan jarraitzeko beharra azpimarratuz, legealdi berrirako Oiartzungo EHEk, Udalaren hizkuntza politikan neurri hauek onartzeko eskatzen dugu: 1. Egunerokotasunean euskara hutsez funtzionatu: Udalaren komunikazio osoak euskara hutsez izan behar du. [...]
Testu guztiek Eta modu txarrean, 'háblame en español' hasiera izan behar dute. Apirilaren 12ra arteko epea izango da lanak bidaltzeko.
Gure herriko sei gazte espetxeratzeko arriskuan daudela jakina dugu. 2011an izan ziren epaituak, gazte erakunde independentista bateko kide izateagatik, hain zuzen, epaileak sei urte inguruko kartzela zigorra ezarri dielarik. Honen oihartzuna etengabek...
Gaur Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako euskararen legeak 30 urte bete ditu eta horren haritik Oarsoaldeko Euskal Herrian Euskarazeko kideek elkarretaratzea egin dute Herriko Enparantzan Euskaraz bizi gaitezen. Aska ditzagun kateak lelopean. 30 urte horiek baloratzerako garaian, “ipar egokirik gabeko 30 urte izan” direla adierazi dute, “arrotzek inposatutako mugak nekez urratu ditugun 30 urte”. EHE-ekoen iritziz, instituzioetako jarduna eta gatazka gainditzeko eztabaida oinarrizko bi ideia dira euskara lehen lerroan egon behar duela nabarmentzerakoan, eta bi ideia horietatik hain justu “adostasunak eraiki behar dira”. Horrez gain, arlo juridikoari dagokionez egoera “negargarria” dela nabarmendu dute: “30 urteren buruan zerbitzu oinarrizkoenak ere norbere hizkuntzan jasotzeko ezintasuna, euskaraz bizitzeko debekua bizi dugu euskaldunok, Euskal Herri osoan”. Horren haritik, “hizkuntza politika burujabe” baten beharra aldarrikatu dute. Bestalde, baldintza soziolinguistikoekin euskararen erabilerak goia jo duela ere nabarmendu dute, “euskaraz bizitzeko nahia erakusteaz gain”. Abenduaren 1ean manifestazioa Gaur zortzi euskaraz bizitzearen aldeko manifestaziora joateko deia egin dute Euskal Herrian Euskarazeko kideek. 17:00etan abiatuko da manifestazioa, Donostiako Anoeta estadiotik.
Zer da zuretzat euskaraz bizitzea? zen Oreretako Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak egindako galdera, eta guztira, 85 lagunen erantzuna jaso du Euskaraz Bizi kanpainaren barruan euskararen aldeko eragileak antolatutako testu lehiaketak. Horietatik h...
Altzibarko babes ofizialeko etxeak tokatu zaizkienei gutunak gaztelania hutsez bidali dizkietela kritikatu du Oiartzungo EHE Euskal Herrian Euskarazen arabera, Amenabar enpresak euskaldunen eskubideak urratzen ditu. Hala jakinarazi du, Olaldeko babes ofizialeko etxeak tokatu zitzaizkienek azken gutunak gaztelania hutsez jaso ondoren. Martxoaren 16an zozkatu zituzten etxebizitzak. Zortedunak, «gehienak edo denak oiartzuarrak» direla gogorarazi du EHEk, eta «gehienak edo denak gazteak». Hala ere, Amenabarrek egingo dituen etxebizitzen berri emateko «paper ugari» gaztelania hutsez jaso dituztela salatu du taldeak. «Beste behin ere enpresaren utzikeria eta ardura faltak euskaldunoi hizkuntza eskubideak urratu dizkigu», kritikatu du EHEk. Amenabar Euskal Herriko enpresa dela gogorarazi du, eta egunerokotasunean paper horiek euskaraz ez bidaltzea «lotsagarria» iruditzen zaiola: «Oiartzuarrok euskaraz bizitzeko eskubidea dugu». EHEren arabera, herritar batzuk kexatu dira Amenabarren aurrean, eta Hizkuntz Eskubideen Behatokian ere jarri dute salaketa. Gainontzekoak ere, gauza bera egitera animatu ditu. Bestalde, udalari honelako urraketak berriz ere gerta ez daitezen neurriak hartzeko eskatu dio: «Kasu hau berezia izan dela eta aurrerantzean neurriak hartuko dituztela erantzun digute».
Agerraldia egingo du gaur, hilaren 17rako deia zabaltzeko; Euskaraz Bizi Eguna Donostian izango da Oiartzun Oiartzungo EHE Euskal Herrian Euskarazek agerraldia egingo du gaur arratsaldean, Euskaraz Bizi Egunerako deia egiteko. 19:00etan izango da, Kont...
Zer da zuretzat euskaraz bizitzea? Galdera horri erantzun beharko diote Oreretako EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatu duen testu lehiaketan parte hartu nahi duten herritarrek. Euskararen kale erabilera “eskasarekin” kezkatuta, Euskaraz Bizi kanpaina abian jarri du EHEk. Kanpaina horren helburu nagusia, herriko gazte zein heldu euskararen erabileraren garrantziaz kontzientziatzea izango da. “Lehen urratsa herritarrentzat euskaraz bizitzea zer den jakitea da”, azaldu dute EHE taldeko kideek. Herritarren iritziak jasotzeko sortu dute Oreretako Euskal Herrian Euskarazen Testu Lehiaketa. Bertan parte hartzeko, edozein testu mota aurkez dezakete interesdunek: “Sor daitekeen testu oro da zilegi, prosa, poesia nahiz bertsogintza hauta daiteke”. Lanek bi orrialdekoak izan behar dute gehienez, eta izengoitia duen gutunazal handi batean bi kopia aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek. Gutunazal horren barruan, beste gutunazal txiki batean egileak bere datuak sartu beharko ditu: izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa eta telefono zenbakia. Bi maila bereizi dituzte antolatzaileek lehiaketan: lehenengo mailan 12 eta 18 urte arteko gazteek hartuko dute parte; bigarrenean, 18 urtetik gorakoek. Lehenengo mailako irabazleak 100 euroko txartela eta bigarren mailakoak, berriz, 200 eurokoa eskuratuko dute, Errenkoaldeko saltokietan erabiltzeko. Lanak aurkezteko epea martxoaren 16an bukatuko da, eta interesdunek Euskal Herrian Euskaraz taldearen egoitzara (Oria kalea 2, behea) bidali beharko dituzte lanak. Epaia martxoaren 31n [...]
Pasa den hilaren 17an, EHE Euskal Herrian Euskaraz taldea hizkuntza eskubideen urraketa salatzera gerturatu zen herrian dagoen Carrefour merkatal zentrora. Euskal Herrian Euskaraz-eko kideek Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko beste kideen babesa jaso zuten, eta horiek ere, merkatal gune horretan euskararen egoera «larria» dela salatu zuten. Carrefourreko erreklamazioa orriak betetzeaz gain, Hizkuntz Eskubideen Behatokira ere helarazi dituzte kexak, behatokiak berak hizkuntza urraketak salatzeko eskaintzen duen orria betez. Oiartzungo Euskal Herrian Euskarazek urteak daramatza euskararen «egoera larria» salatzen herriko bi merkatal zentroetan. Baina, hala ere, Carrefourren jarrera salatu du bereziki: «Aurrerapausoak eman beharrean, atzerapausoak ematen ari da: errotulu berriak gaztelaniaz soilik jarri ditu, kaxa lagunak erdal hizkuntzetan soilik eskaintzen ditu…». Euskal Herrian Euskarazeko kideek, herritarrak hizkuntza urraketa horie erantzuna ematea animatu dituzte, «merkatal zentroko erreklamazio orriak betez, edo Oiartzungo udaletxeko informazio bulegoan dauden Behatokiko orriak betez».
Oiartzungo EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak, Udalaren hizkuntza politikan hartu beharreko neurriak helarazi zizkien Alkatetzara aurkeztu diren alderdi hauei: Hamaibati, Aralarri, EAJri eta Bilduri —Oarso Bidasoko Hitza-n argitaratutako gutunean eman genuen EHEren proposamenen berri—. EHEren proposamenetan jasotzen denez, egunerokotasunean euskara hutsez funtzionatu behar du Udalak, salbuespenak salbuespen, euskara hutsez bizi den herria lortzeko eta babesteko. Talde bakarraren erantzuna jaso dute EHEko kideek: Bildurena. Eskerrak eman dizkiote taldeari: “Pozez jaso dugu UEMArekiko agertutako konpromisoa, baita EHEk proposatutako neurriak aztertzeko eta elkarlana sustatzeko konpromisoa ere”. EHEk ere elkarnalean aritzeko asmoa berretsi du. Gainontzeko alderdiak Hamaikabat, Aralar eta EAJ gogor kritikatu ditu EHEk: “Salbuespenik gabe, herritarren izenean aurkezten diren alderdi guztiek eduki dute ahotan herritarern parte hartzea eta herritarrekiko gertutasuna, baina ez digute erantzun. Bestalde, zeharka jaso ditugun programetan ez dugu UEMAko irizpideen inguruan ez eta euskararen inguruan ere ezer irakurri. Gainera, alderdi gehienek, programa hauek elebitan kaleratu izanak, Udalerako politika berberak dituzten galdetzea dakar, interpretazioak eginez gero, ez dirudi euskara hutsezko politikak bultzatuko dituztenik”. Hala, erantzun ez dieten alderdiei eskatu diete aurrerantzean eztabaidarako prestutasun handiagoa eta konpromisoak har ditzatela.