Korrikan Euskalduna naiz eta harro nago! kamisetekin ateratzeko deia egin du EHEk

Korrika Oarsoaldera iristen denean, Euskalduna naiz eta harro nago! kamiseta berdeekin ateratzeko deia egin du eskualdeko EHE Euskal Herrian Euskaraz-ek. Iaz kamiseta erosi zutenei, hori erabiltzeko deia egin diete. Bestalde, EHEko kideek jakinarazi dute, aurten erosi nahi dutenek, aukera izango dutela, bost euroren truke. Errenteria-Oreretan Arkaitza tabernan egon dira salgai eta Oiartzunen, EHEko kideren batekin harremanetan jarrita eskuratu ahal izango dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.