Euskal Herriko 35 elkarte batzen ditu egitasmoak, eta haurrekin lotutako izaera bereziko gaietan familiei laguntza ematea du helburu.
Gaur arratsaldean aurkeztuko dute Merkatuzarren azaroaren 18an egingo duten Bizilagunak egitasmoa. Egun horretan Europa osoan askotariko jatorrien arteko elkarbizitza sustatzeko asmoz bazkaltzeko elkartuko dira, 14:00etan. Gipuzkoan 60 bazkari egitea a...
Abuztuan ere OARSO BIDASOKO HITZAk martxan jarraituko du.
Emakumeen kirola sustatzea da egitasmoaren helburua; urriaren 1ean hasiko dituzte eskolak Emakumea Pilotari egitasmoan izena emateko epea irekita dago, hilaren 26ra arte. Elorsoro kiroldegian eta Gazte Informazio Bulegoan apunta daiteke, edo 665 98 85 88 telefono zenbakiara deituz. Ikastaroa, berriz, urriaren 1ean hasiko da. Saioak astelehenetan izango dira (19:30-21:00) Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan. Egitasmoan, 18 urtetik gorako emakumeek har dezakete parte. Paleta ikastaroa antolatu dute horientzat. Ikasturteko kuota 115 eurokoa da (ikastaroa eta asegurua). Jokatzeko beharrezko materiala (paletak eta pilotak), berriz, irakasleak eramango du saioetara. Emakumeentzako paleta ikastaroak laugarren urtea du Oiartzunen. Udalak gogorarazi duenez, urtero taldetxoa sortzen da. Egitasmoaren helburua emakumeen kirola sustatzea da. Eskola Kirola 10-16 urte arteko neskek ere paleta ezagutzeko aukera dute, egitasmoaren barruan. Duela bi ikasturtetik hona, eskola adinean dauden neskek ere joka dezakete kirol horretan. Astean behin, ordu eta erdiko saioak egiten dituzte. Bestalde, Alebin, Haur eta Kadete mailetan parte hartzeko aukera ere badago. Interesdunek ikastetxeko kirol koordinatzailearekin jarri behar dute harremanetan. Horrez gain, federatu nahi dutenek (hamasei urtetik gora), badute horretarako aukera. Eta honakoetan parte hartzeko aukera izango dute: ezker horma eta trinketeko txapelketak; Kadete-Gazte eta Senior mailetako federatuentzako Gipuzkoako Txapelketa; teknifikazio guneak ezker horman eta trinketean; erakustaldi partidak eta Emakumearen Batzordea.
Banaiz Bagara elkarteak eta Errenteriako Udalak etorkinek euskara ikasteko egitasmo berria martxan jarri dute, elkarlanean. Asteleheneko lehenengo saioan, hamabi lagunek eta bost haurrek hartu zuten parte, baina interesdunek aukera daukate taldearekin ...