Errenteria-Oreretako erretiratuen elkarteek Gabonetako egitarau zabala prestatu dute aste honetatik hasita. Ekintza guztiak neguko festa horrekin lotutakoak izango dira, eta ostegunean hasiko dira Santa Luzia Egunarekin. San Tomas Eguna ere ospatuko dute, eta Olentzero eta Errege Magoen bisita ere jasoko dute. Egitaraua Kaputxinoetako San Jose elkartea: Hilaren 14ean, bingoa, 18:30ean; hilaren 21ean, San Tomas Jaia 18:30ean. Galtzarabordako El Parque elkartea: Hilaren 21ean, San Tomas jaia, eta Gabonetako saski baten zozketa; hilaren 21ean, Olentzeroren bisita. Alabergako La Magdalena elkartea: Hilaren 13ean, bingo eta Santa Luzia Eguneko bingoa, 18:30ean; hilaren 21ean, San Tomas jaia, 18:00etatik 20:00etara. Agustinetako San Agustin elkartea: Hilaren 17tik urtarrilaren 4ra, jaiotzaren erakusketa, 16:00etatik 20:00etara; hilaren 21ean, San Tomas jaia, 18:30ean; hilaren 23an, Gabon kanten emanaldia auzoko elizan, 12:00etan, eta ondoren, luncha elkartean. Pontikako Arramendipe elkartea: Hilaren 20an, patata tortilla txapelketa, bingo berezia eta luncha, arratsaldean; hilaren 21ean, San Tomaseko txistorra jatea, goizean. Beraungo Bienvenido elkartea: Hilaren 21ean, San Tomaseko txistorra jatea, 12:00etan; hilaren 26an Gabonetako jaialdia, 17:00etan; hilaren 27an, dantza eta antzerki emanaldia Olibeteko eguneko zentroan; hilaren 31ean, urte bukaerako dantzaldia, 01:00etan. Gabierrotako Laguntasuna elkartea: Hilaren 22tik urtarrilaren 2ra: elikagaiak bilduko dituzte Illimaniren ekimenez; hilaren 13an, Santa Luzia Eguneko bazkaria; hilaren 21ean, San Tomas Eguneko txistorra jatea, 12:00etan; [...]
txerrimuñok 29 urte bete ditu